Erregeen kabalkada antolatzeko boluntarioak behar dituztela jakinarazi du horretan ibiltzen den herritar taldeak. Boluntarioak behar dituzte aurrelanetarako zein egunerako bertarako. Taldekideek azaldu dutenez, gaur egun hiruzpalau guraso baino ez dira aritzen antolaketa lanetan, eta ospakizuna behar bezala aurrera eramateko laguntza ezinbestekoa dutela nabarmendu dute. Boluntariorik lortu ezean, kabalkada galtzeko arriskuan legokeela ohartarazi dute. Laguntzeko prest daudenek 665 71 95 34 telefono zenbakira mezu bat idatzi beharko dute azaroaren 15a baino lehen.