Fundizio musika elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak (ZGA) antolatuta, Barbaridad Bagdad, Ezta Ilen eta Ateri musika taldeen kontzertuak izango dira etzi, zapatua, Zestoako Gaztetxean (21:30). Sarrerak bost euroan ari dira saltzen.
Barbaridad Bagdad taldea Ezpalakeko Juanjo Berasainen proiektu berria da; aurten sortu dute Donostiako garage-punk talde berri hori. Euskal Herriko musika eszenan ibilbide luzeko lau musikari ezagunek osatzen dute taldea. Ispilu izeneko lehen singlea da haien lanetako bat.
Ateri Debagoieneko (Gipuzkoa) musika talde bat da, 2024an sortua. Aretxabaletako entsegu lokal batean elkartutako boskote batek osatzen du taldea. Haien soinua punk-rock, hardcore melodiko eta post-hardcore doinuen artean mugitzen da, rock alternatiboaren ukitu ilunekin eta britpop edo oi! estiloen eraginarekin. 2026ko Ilun eta argi lana aurkeztuko du talde horrek gaztetxean.
Ezta Ilen taldea, berriz, 2022an Zaldibarren (Bizkaia) sortutako punk eta post-punk hirukotea da. Taldekideak aurretik hardcore eta punk eszenako beste proiektu batzuetan aritutakoak dira. Oroituko gara, biharko egunez azken proiektua aurkeztuko du talde horrek.