Jon Alberdi zestoarrak Markina-Xemeingo Txara Trail lasterketa irabazi du

Aitziber Arzallus

Jon Alberdi zestoarrak podiumeko lehen koskan, Txara Trail lasterketa irabazi berritan. (Txara Trail)

Korrikalari zestoarrak 01.39.51 behar izan ditu hemezortzi kilometroko ibilbidea egiteko, bigarrenak baino 31 segundo gutxiago. 

Jon Alberdi zestoarrak Markina-Xemeingo (Bizkaia) Txara Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa irabazi zuen atzo. Hemezortzi kilometroko luzera eta 1.150 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea 01.39.51 denboran egin zituen zestoarrak, bigarren sailkatu zen Beñat Onaindiak baino 31 segundo gutxiagoan. Hirugarren, berriz, Joanes Txurruka sailkatu zen, helmugara 01.43.32 denboran sartuta.

Olatz Salaberria azpeitiarra emakumetan bigarren helmugaratu zuen, 02.06.59 denbora eginda. Oihane Sarasketa irabazleak baino minutu bat gehiago behar izan zuen azpeitiarrak.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide