Zestoako EH Bilduk 'Nazio Elkarrizketa' egitasmoaren ondorioak aurkeztuko ditu Alonderon

Ane Olaizola

Alondero. (Guka)

Hilaren 15ean herri batzarra egingo du EH Bilduk, eta han, koalizioak abian duen egitasmoaren emaitzak eta ondorioak azalduko ditu. 

Zestoako EH Bilduk herri batzarra deitu du hurrengo ostegunerako (urriak 15), eta han, koalizioak Euskal Herrian abian duen Nazio Elkarrizketa egitasmoaren emaitzak eta ondorioak azalduko dituzte. 18:30etik 20:00etara bitartean izango da bilera Alonderon, eta "zein dira zestoarren kezkak?" galderatik abiatuta egingo dute lanketa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide