Haur eta gaztetxoentzako ikastaroa eskainiko dute urriaren 30ean Zestoako pumptrackean

Julene Frantzesena

Zestoako pumptracka. (Poolsport)

17:00etatik 19:00etara bitartean izango da saioa, eta partaideek bizikletarekin, patinetearekin, patinekin nahiz skatearekin egin ahal izango dute ikastaroa. Urriaren 23ra bitartean izango da zabalik izena emateko epea.

Zestoako Gaztelekuak 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat eta gaztetxoentzat ikastaroa antolatu du pumptrackean. Urriaren 30ean, ostiralarekin, izango da saioa, 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta partaideek bizikletarekin, patinetearekin, patinekin nahiz skatearekin egin ahal izango dute ikastaroa. 

Saioan parte hartu nahi dutenek urriaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, kiroldegira joanda edo Gaztelekuko Whatsapp zenbakira (688 68 40 29) mezua idatzita.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide