Eskola Haziak egitasmoaren beste saio bat egingo dute igandean Amillubin. Bioeraikuntza izango dute ardatz oraingoan, eta formakuntza eta auzolana uztartuko dituzte parte hartzaileek.
09:30ean hasiko da saioa, formakuntzarekin, eta 11:00etan ekingo diote auzolanari. Helburua murete bat eraikitzea izango da, prozesua praktikaren bidez ezagutzeko. Horretarako, bi saiotan banatuta egingo dute bioeraikuntza formakuntza: igandeko lehen saioan oinarria prestatuko dute, eta bigarrenean, apirilaren 1ean, muretea altxatuko dute. Saioetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute koordinazioa@amillubi.eus helbidera idatzita.
Eskola Haziak agroekologiaren eta nekazaritza jasangarriaren inguruan ikasteko, esperientziak partekatzeko eta sarea ehuntzeko sortutako egitasmoa da. Martxotik uztailera bitartean lau saio egin dituzte egitasmoaren barruan, eta igandekoa izango da bosgarrena. Horren ostean, beste bi saio egitea aurreikusten dute: bioeraikuntzako bigarren saioa eta ekonomia sozial eraldatzaileari buruzkoa. Azken horretan, landa eremuko eredu kooperatibo eraldatzaileak landuko dituzte.