Perimenopausia eta menopausia jorratzeko ikastaroa antolatu dute Zestoan

Ihintza Elustondo

Menopausia eta zoru pelbikoa landuko dituzte saioetan. (Lele zoru pelbikoa)

Zoru pelbikoan aditua den fisioterapeuta batek emango du tailerra. Urriaren 13an, hitzaldia izango da, eta ondoren, bi saio praktiko, urriaren 16an eta 23an. Urriaren 10a da izena emateko azken eguna. 

Emakumeen ongizateari lotutako ikastaro bat egingo dute Zestoan, udalak eta Lele zoru pelbikoak elkarrekin antolatuta. Hain zuzen ere, perimenopausia eta menopausia aldiak jorratuko dituzte, zoru pelbikoan aditua den fisioterapeuta baten eskutik. Lehenik, urriaren 13an, asteartez, hitzaldia izango da Alonderon, 19:00etatik 20:30era artean.

Ondoren, berriz, bi saio praktiko egingo dituzte, urriaren 16an eta 23an. Talde bakoitzak bi saio izango ditu; batzuek 17:00etatik 18:00etara eta besteek 18:00etatik 19:00etara jasoko dute tailerra, aurrez aipatutako egunetan. Saio praktikoak kiroldegian izango dira, eta ikastaroa doakoa izango den arren, aurrez izena eman da, kiroldegian bertan. Urriaren 10a da izena emateko azken eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide