25 kilometroko ibilbide luzea eta 10 kilometroko ibilbide motza izan dituzte aukeran gaur Beñat Benantxio ibilbide neurtuaren bosgarren aldian parte hartu duten mendizaleek. Bi ibilbideak Aizarnan hasi eta bukatu dituzte. Ibilbide luzekoak izan dira irteten aurrenak eta 130 parte hartzaile inguruk osatu dute bidea. Ibilbide motzean, berriz, 70 mendizale inguru izan dira parte hartu dutenak. Mendi ibilaldiak bukatu ondoren, herri bazkaria egin dute Aizarnan.
Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizaleen oroimenezko ibilaldi neurtua bi urtetik behin antolatzen dute Aizarnako Herri Elkarteak, Agiro mendi klubak eta Zestoako Udalak.