Udara Caixabank pilota txapelketa irabazi du Naroa Agirrek, Maddi Barrokalekin bikotea osatuta

Nerea Uranga

Nagoa Agirre eta Maddi Barrokal Udara Caixabank pilota txapelketa irabazi berritan. (Adpos pilota)

Uztailean hasi zuen bere ibilbidea Ados Pilotak antolatutako Udara Caixabank pilota txapelketak. Ligaxkako partidak Euskal Herriko hainbat pilotalekutan jokatu dituzte, eta gaur izan da finala Iruñeko Labriten. Ligaxkako norgehiakotan erakutsitako nagusitasuna berretsi du Agirre-Barrokal bikoteak gaurko finalean.

Ibilbide bikaina egin ostean, Naroa Agirre eta Maddi Barrokal garaile izan dira Udara Caixabank pilota txapelketan. Gaur, ostirala, jokatu dute txapelketako finala, 19:00etan, Iruñeko Labriten Iera Iturriaga eta Amaia Arrastiaren kontra. 22 eta 8 eginda txapelketa eskuratu du Agirre-Barrokal bikoteak.

Ados Pilotak antolatutako eta CaixaBankek babestutako txapelketak sei bikote izan ditu lehian pilota txapelketan. Barrokal-Agirre bikoteak ligaxkako partida giuztiak irabazi zituzten, jokoan  erabateko nagisitasuna erakutsiz. Ligaxkako sailkapeneko lehen bi bikoteek lortu zuten gaurko finalerako txartela.

Udara Caixabank txapelketa uztailean hasi zuten Uztarrozen (Nafarroa), eta uda osoan Euskal Herriko hainbat herritako pilotalekuetan lehiatu dira: Ezkaroze, Gares, Lantaron, Mendigorria, Latasa, Leitza, Arantza, Oibar, Aiegi, Auritz, Agoitz eta Azkoitia, besteak beste.

Udara Caixabank finaleko sari banaken pilotariak. (Ados Pilota)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide