Paperezkoak saioa egingo dute larunbatean, urriaren 3an, 11:30ean hasita Zestoako Liburutegian. Saio hori 2 eta 5 urte arteko haurrei zuzendutakoa izango da, eta helburua da haurrak liburuetara gerturatzea ipuin eta jolasen bidez, helduekin batera.
Larunbateko saioan parte hartzeko irailaren 30erako (asteazkena) izena eman beharko da Zestoako Udal Liburutegian, tokia hogei pertsonentzako mugatua izango da.