Zestoako Udalak deituta herriko festen balorazioa egiteko bilera izango da ostegunean, urriaren 1ean, 18:00etan, Alonderon. Besteak beste, honako gaiak landuko dituzte batzar ireki horretan: balantze ekonomikoa, egitarauaren balorazioa egunez egun, Festak Denontzak-en barruan antolatutako ekintzen balorazioa, tabernen eta txosnen ordutegiak eta bakoitzak bilerara eramaten duen gaia.