Xabin Etxaide oroitu dute Zestoan, haren hilketaren 41. urtemugan

Maialen Etxaniz

Atzo, irailaren 25ean, bete ziren 41 urte GALek Xabin Etxaide, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Gaur goizean, Ertxiñako tontorrean gogoratu dute Etxaide, eta eguerdian haren oroitarrian egin duten ekitaldi jendetsuan. 

Atzo, irailaren 25ean, bete ziren 41 urte GALek Xabin Etxaide zestoarra, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Urtero data horren bueltan egin ohi duten gisan, Etxaide oroitu dute gaur haren senideek, lagunek eta herritarrek, Zestoan.

Goizean, Ertxiña mendira igo dira hainbat herritar Etxaideren omenezko mendi martxan, eta eguerdian haren omenezko ekitaldia egin dute zestoarrari eskainitako monolitoaren aurrean. Herritar ugari joan da kalejiran plazatik monolitora, Askatzera lotuak. Xabin gogoan zioen pankartaren atzetik, txistularien doinuek lagunduta. Iritsi bezain pronto hasi dira txalaparta doinuak. Haren atzetik egin dute hitzartzea eta gero olerkien, abestien eta bertsoen txanda izan da. Han elkartutakoen txalo zaparradarekin borobildu dute ekitaldia, Monbar hotelean jazotakoak gogora ekarrita eta Xabin Etxaide oroituz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide