Xabin Etxaide omenduko dute haren hilketaren 41. urtemugan

Julene Frantzesena

Xabin Etxaideren monolitoa, ekitaldi batean. 

Larunbatean egingo dute ekitaldia Zestoan, GALek Etxaide eta beste hiru lagun Baionako Monbar hotelean hil zituela 41 urte betetzen direnean. Larunbat goizean Ertxina mendira egingo dute irteera, eta eguerdian ekitaldia egingo dute, Etxaiden monolitoaren aurrean.

Ostiralean beteko dira 41 urte GALek Xabin Etxaide zestoarra hil zituela Baionako Monbar hotelean. Harekin batera tiroz hil zituzten Iñaki Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena. Urtemugaren harira, Etxaide oroitzeko ekitaldia egingo dute biharamunean, larunbatean, Zestoan.

09:00etan Ertxina mendira irteera egingo dute, Gurutzetik abiatuta, eta han taldeko argazkia aterako dute. Gero, 13:00etan, plazatik abiatuta kalejiran joango dira herritarrak Etxaideren oroimenezko monolitora. Han egingo diote omenaldia GALek hil zuen zestoarrari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide