"Ertzaintzaren aurkako pintaketak" gaitzetsi ditu Zestoako EAJk

Ane Olaizola

Pintaketako bat Zestoan. (EAJ)

Zestoako hainbat eremu publikotan "PNV (M), lotu zure txakakurrak" irakur daitezkeen mezuak agertu direla jakinarazi dute jeltzaleek, eta "irmo" gaitzetsi dituzte pintaketak. Espazio publikoa "guztiena" dela gogoratu dute, eta ohartarazi dute ezin dela dela erabili "herritarren zerbitzura lan egiten duten pertsonak eta kolektiboak seinalatzeko, iraintzeko zein hauen aurkako erasoak" egiteko. 

Zestoako hainbat eremu publikotan "PNV (M), lotu zure txakakurrak" irakur daitezkeen mezuak agertu direla jakinarazi du Zestoako EAJren udal taldeak, eta "irmo" gaitzetsi ditu "Ertzaintzaren aurkako" pintaketa horiek. Espazio publikoa "guztiena" dela gogoratu dute jeltzaleek, eta ohartarazi dute ezin dela dela erabili "herritarren zerbitzura lan egiten duten pertsonak eta kolektiboak seinalatzeko, iraintzeko zein hauen aurkako erasoak" egiteko. 

EAJk azpimarratu du taldeak adierazpen askatasunerako eskubidea defendatzen duela, baina betiere "errespetuaren eta bizikidetzaren" esparruan: "Uste dugu baztertu egin behar direla Ertzaintzako agenteekiko gorrotoa, enfrentamendua edo errespetu falta eragiten duten jarrerak eta mezuak", esan du, eta zera gaineratu du: "Gizarte demokratiko batean, desadostasunak eta iritzi ezberdinak errespetutik adierazi behar dira. Espazio publikoa topagune eta bizikidetzarako eremua izan behar da, ez herritarrak babesteko eta artatzeko ardura dutenen aurkako bazterketa edo eraso mezuak zabaltzeko tokia". 

Horregatik guztiagatik, udal talde jeltzaleak pintaketa horiek kentzeko eskatu du, eta Zestoan "segurtasuna, ongizatea eta bizikidetza bermatzeko egunero lan egiten duten pertsona eta kolektibo guztiekiko errespetua" aldarrikatu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide