Zestoako Udalak hasi ditu Arteaga auzoa eta autobus geltokia lotuko dituen espaloia eraikitzeko lanak. GI-631 errepidearen ondoan eraikiko dute espaloia, eta lanak hiru hilabeteko epean bukatuko dituztela aurreikusten du erakundeak. Espaloi horri esker oinezkoen irisgarritasuna bermatuko dute, eta Arteaga auzoa eta herrigunea lotuko dituzte. Gainera, udalak azaldu duenez, espaloi berriak eragingo du GI-631 errepidetik igarotzen diren ibilgailuen abiadura murriztea ere.