Zestoako Eromen arte eszenikoen eskolak 2026-27 ikasturterako izen ematea zabaldu du, eta horretarako, bi bide zabaldu ditu: batetik, 658 73 90 32 telefono zenbakira deituta inskriba daiteke, eta bestetik, eromenprodukzioak@gmail.com helbide elektronikora idatzita ere egin daiteke.
Haurrek, gazteek zein helduek jasotzen dituzte Eromenen antzerki eskolak: aurreneko biek talde bat osatzen dute, eta horien eskolak ostegunetan eta ostiraletan izaten dira. Helduen taldea, berriz, astelehenetan, asteartean eta asteazkenetan elkartzen da. Antolatzaileek azaldu dutenez, talde baterako zein besterako leku gutxi batzuk baino ez dira geratzen.