Haur eta nerabeen aisialdiko ikastaroetarako diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Zestoako Udalak

Nerea Uranga

Haurrak pandero eta soinuarekin. (Guka)

2026-2027 ikasturterako laguntzak dira orain eskatu beharrekoak. Zestoako haur eta nerabe guztien aisialdia eta kirola egiteko eskubidea bermatzea da udalaren helburua.

Zestoako haur eta nerabeek aisialdiko eta kiroleko ikastaroetarako diru laguntza eska dezakete Zestoako Udalean. Izan ere, 2026-2027 ikasturterako aisialdiko ikastaroetarako diru laguntza eskatzeko epea ireki dute. Diruz lagunduko dituzten ikastaroak herriko irabazi asmorik gabeko kirol eta aisialdiko elkarteek antolatutakoak izango dira, eta soilik elkarte bateko kuota hartuko dute kontuan.

Herriko haur eta nerabe guztien aisialdia eta kirola egiteko eskubidea bermatzeko helburuarekin eskaintzen ditu Zestoako Udalak diru laguntzak. Eskaera Zestoako Udalaren webgunearen bidez egin daiteke Zestoa.eus atarian, eta bestela, udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke edota 943-14 70 10 (2 luzapena) telefono zenbakira deitu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide