Furgobaratza Iraetako Baratze Parkean izango da astelehenean, 18:00etatik 19:30era. Kimu Bat enpresako profesionalek barazkiak eta loreak nola ugaldu irakatsiko diete saiora joaten direnei. Hain zuzen ere, hazien nahiz eskejeen bidez horiek nola ugaldu ikasteko parada izango dute herritarrek, eta gainera, hazitegi txiki bat egiten ere ikasiko dute. Saioa irekia izango da, eta beraz, baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.