Zestoako amabirjinak 2026

Umeen Egunean zuri-gorri bilakatu da Zestoa

Ihintza Elustondo

Zestoako amabirjinen barruan, Umeen Eguna dute gaur. Trikitilariekin kalejira egin ostean, herriko gaztetxoek txupinazoa bota dute balkoitik, eta dantzaurrea eta zahagi dantza egin dituzte jarraian. 

Umeen Eguna dute gaur, astelehena, Zestoako festen barruan. Herritarrak zuri-gorriz janztera gonbidatu ditu udalak, eta arrakasta izan du deialdiak: San Ferminetan ohikoa den itxura hartu du gaur herriak. 

Lehenik, 11:30ean, umeen diana zaratatsua izan da, plazatik hasita. Trikitilariek ireki dute bidea, eta zarata ateratzeko hainbat tresna hartuta jarraitu dituzte hainbat herritarrek atzetik: lapiko, danbor, turuta, txistu... Ondoren, larunbatean helduek egin zuten gisan, txupinazoa jaurti dute haurrek udaletxeko balkoitik, eta segidan, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi dantza izan dira plazan, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.

Gero, buruhandien eta txistularien kalejira izan da, eta 13:00etan, Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak, plazan. 14:30ean, bazkaria egin dute haurrek, gaztetxoek eta horien gurasoek kiroldegiko aterpean.

Arratsaldean eta bihar ere izango da zertaz gozatua. Hona hemen egitaraua:

Gaur, astelehena, Umeen Eguna

  • 15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
  • 18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
  • 19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
  • 22:00. Suzko zezena, plazan.
  • Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos, txosnagunean.

Irailak 8, asteartea, Ama Birjina eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
  • 11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
  • 12:00. Meza.
  • Ondoren, Udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Apar festa, frontoi zaharrean. Ondoren, photocall-a eta merendola.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertua izango da estazio aldean: Izaki Gardenak.
  • 18:00. Bigarren zekorketa.
    • Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia.
    • Ordezkoa: Jose Huelves.
    • Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Jarraian, Zestoako Banda, Erdikalean.
  • 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestoako trikitilari taldearen eskutik.
  • 22:00. Laket taldearekin erromeria txosnagunean, Ama Birjina festei amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide