Zestoako amabirjinak 2026

Zestoako Gazte Asanbladak ostiralean botako du festei hasiera emango dien txupinazo alternatiboa

Iraia Oteiza 2026ko irailaren 2a

Festei hasiera emateko txupina.

18:00etan jaurtiko dute txupinazo alternatiboa, eta horrekin batera, txosnak zabalduko dituzte. Jarraian, 20:30ean hasita, DJ  Lippik girotuko du txosnagunea, eta mojitoak dastatzeko aukera ere izango da. 

Zestoako amabirjinak ofizialki larunbat eguerdian hasiko diren arren, Gazte Asanbladako kideak ostiral arratsaldean murgilduko dira jaietan. Txupinazo alternatiboa botako dute 18:00etan, eta, horrekin batera, txosnak zabalduko dituzte. 

DJ Lippi ariko da gero txosnagunea girotzen, 20:30etik aurrera, eta mojitoak dastatzeko aukera ere izango da han. Txosnak zabalik egongo dira jaiek iraungo duten egun guztietan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide