Zestoako amabirjinak 2026

Umeen Egunarekin batera, barraketako txartelek prezio berezia izango dute

Iraia Oteiza

Haurrak, barraka batean gozatzen.

1,5 euroko kostua izango dute tiobiboetarako txartelek astelehenean, Umeen Egunean. Gainerako egunetan, berriz, 2,5 euro balioko du bidaia bakoitzak. 

Astelehenean, irailaren 7an, izango da aurtengo Umeen Eguna, eta horrekin batera barraketan prezio murritzagoan eskuratu ahal izango dira txartelak. Tiobiboetarako txartel bakoitzak 1,5 euro balioko du egun horretan, Zestoako Udalak jakinarazi duenez. Gainerako egunetan, berriz, 2,5 euroko kostua izango du bidaia bakoitzak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide