Zestoako festen atarikoa den Gazte Egunaren barruan, Ondarbasoko Igoera jokatu dute gaur goizean, eta azken urteetako balentrian berretsi da Jon Mendia zestoarra. Hark lortu du lehian parte hartu duten hamazazpi txirrindularietatik denborarik onena. Haren atzetik Oier Ibarguren sailkatu da denbora ez ofizialarekin –azpeitiarra eta Azpeitiko bizilaguna da Ibarguren, eta gonbidatua den arren, haren denborak ez du balio sailkapen orokorrean–. Beraz, Iraitz Pou sailkatu da gizonetan bigarren eta Julen Uranga hirugarren.
Emakumeetan, podiuma itxuraberrituta borobildu dute Eneritz Lizarraldek, Leire Lopetegik eta Maddi Alberdik. Aurten, Eneritz Lizarraldek eskuratu du denborarik onena, eta haren atzetik sailkatu dira Lopetegi eta Alberdi hurrenez hurren.
Dena den, gaurko txapela Gotzon Lizasorentzat izan da, urte luzez Zestoako Txirrindulari Elkartean egindako lanaren aitortza gisa. Hari jantzi diote txapela elkarteko kideek sari banaketa amaitu berritan, eta Lizasoren omenezko bertsoarekin borobildu dute goizeko hitzordua.
Hona hemen sailkapena osorik:
- Jon Mendia: 11.25.49
*Oier Ibarguren: 11.37.17 (Haren denbora lehiatik kanpokoa da) - Iratz Pou: 11.45.43
- Julen Uranga: 13.18.36
- Aritz Elustondo: 13.33.54
- Jurdan Regillaga: 13.35.67
- Jon Aizpuru: 14.10.30
- Eneko Albizu: 14.14.17
- Yosu Illarramendi: 15.18.85
- Iñaki Uranga: 15.35.61
- Urtzi Zelaia: 15.44.36
- Iñaki Zubimendi: 14.47.54
- Eneritz Lizarralde: 17.00.30
- Leire Lopetegi: 17.49.05
- Garikoitz Mendizabal: 17.59.36
- Mikel Alonso: 18.29.54
- Maddi Alberdi: 20.36.36
(Argazkiak: Maialen Etxaniz, Oier Arregi eta Urtzi Oteiza)