Festetan hondakinen bilketak aldaketak izango ditu

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 28a

Hainbat edukiontzi. (Guka)

Abuztuaren 30ean eta irailaren 6an eta 8an herritarrek 09:00ak eta 11:00ak bitartean atera beharko dute zaborra. Alde Zaharrean, berriz, zaborrontziak kanpoan jarriko dituzte. 

Zestoan festak direla eta, datozen egunetako hondakinen bilketan aldaketak izango direla jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Igandean, hilak 30, irailaren 6an eta irailaren 8an, herritarrek 09:00ak eta 11:00ak bitartean atera beharko dute zaborra. Alde Zaharrean, berriz, edukiontziak kanpoan jarriko dituzte, jaietan jarri ohi dituzten tokian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide