Zestoako amabirjinak 2026

Umeen bazkarirako txartelak egunotan jarriko dituzte saltzen

Nerea Uranga 2026ko abuztuaren 27a

Iazko Zestoako amabirjinetan Umeen Eguna. (Guka)

Irailaren 7an ospatuko dute Zestoako jaietan Umeen Eguna, eta egun horretako egitarauan barruan, haur, gazte eta gurasoen bazkaria antolatu dute. Otordurako txartelak gaur, bihar eta etzi salduko dituzte udaletxeko arkupeetan.

Irailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dituzte amabirjinak Zestoan. Herriko jaietako egitarauaren barruan, Umeen Eguna ospatuko dute irailaren 7an. Egun horretan, haur, gazte eta gurasoek elkarrekin bazkaltzeko hitzordua jarri dute 14:30ean, kiroldegiko aterpean.

Umeen Eguneko bazkarirako txartelak udaletxe azpian salduko dituzte gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 12:30etik 13:30era. Paella eta oilaskoa izango dira bazkariko menua eta txartelak 10 euro balioko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide