Dagoeneko hasi da Zestoako Udala jaietako eskuorrria etxez etxe banatzen. Aurtengo festetako programaren azala Malen Uzkudunek egindakoa da. Festen atarikoak asteburu honetan hasiko dituzte, Gazteen Egunarekin eta Adinekoen Egunarekin. Ofizialki, ordea, irailaren 5ean, 12:00etan, hasiko dituzte Zestoako jaiak, Zestoa Osasuntsu taldeak txupinazoa botata.
Hona hemen festetako antolatutako egitaraua osorik:
Egitaraua:
Abuztuak 28, ostirala.
- 19:30. Preso, iheslari eta deportatuak herriratzearen aldeko kalejira, plazatik abiatuta. Zestoako Sarek antolatu du.
Abuztuak 29, larunbata. Gazteen Eguna.
- 11:30. XXXIX. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
- 13:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
- 14:15. Elkartasun bazkaria Antton etxera lelopean, plazan. Bazkarirako txartelak Portalen egongo dira eskuragai bihar (abuztuak 27) arte.
- 18:00. Pilota partidak, frontoi zaharrean. Txapei (Abantzu) eta X. Olaiz (Oiarpe) Sasiain (Abantzu) eta E. Olaizola (Eple) bikotearen kontra.
- 19:00. UK03 txaranga.
- 22:00. Kontzertuak: Indabe, Lukiek eta Manitu taldeak, Laranjadin.
Abuztuak 30, igandea. Adinekoen Eguna.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 12:30. Meza.
- 13:15. Herriko edadetuenei oroigarriak eskainiko dizkiete Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Primitiva Garate Urbieta eta Iñaki Martin Iriondo Ibarguren izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
- 14:30. Bazkaria, Jubilatu Etxean.
- 17:30. Herri kirolak, frontoi zaharrean. Harri jasotzen, Irati Osinalde, Udane Ostolaza eta Jon Unanue Goenatxo. Aizkoran, Ugaitz Mugertza eta Arkaitz Etxebeste.
- 19:00. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariak, plazan.
Irailak 4, ostirala.
- 19:00. Profesionalen arteko esku pilota partidak: Egiguren V eta Ugartemendia Alberdi II.a eta Salaverri bikotearen kontra eta Altuna eta Rezusta Artola eta Albizu bikotearen aurka.
Irailak 5, larunbata.
- 12:00. Txupinazoa, Zestoa Osasuntsu taldeak botata.
- Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
- 12:15. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:15ak arte.
- 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira.
- Egun osoan, Ustekabe txaranga.
- 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
- Ondoren, herri bazkaria, plazan.
- 15:30-19:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan.
- 17:00. Jolasak.
- 20:00. Ustekabe txaranga.
- 22:00. Azax eta Jonkass DJa.
Irailak 6, igandea.
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:30. Nafartasunari gorazarrea: dantza, bertso, kantu eta musikaz alaituta.
- 12:00. Erremonte txapelketa, frontoian.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Gailu eta Ithaka.
- 18:00. Boli kalean haurrei zuzendutako kale antzerkia, kiroldegiko aterpean. Pantzart-ek eginda.
- 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Gomez Barbon. Ordezkoa: Victor Mencia Sanchez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
- 21:00. Argizulo dub station, Costmix eta 3re DJak.
Irailak 7, astelehena. Umeen Eguna.
- Herritarrak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak.
- 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramateko gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu...)
- 12:00. Txupinazoa.
- Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
- 13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak plazan.
- 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean.
- 15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
- 18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
- 19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
- 22:00. Suzko zezena, plazan.
- Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeekin dantzaldia.
Irailak 8, asteartea. Amabirjina eguna.
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
- 11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
- 12:00. Meza.
- Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Apar festa, frontoi zaharrean.
- Ondoren, photocall-a eta merendola.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Izaki Gardenak.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia. Ordezkoa: Jose Huelves. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
- 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestoako trikitixa taldearen eskutik.
- 22:00. Laket taldearekin erromeria.