Zestoako amabirjinak 2026

Eros daitezke amabirjinetako pilota partidetarako sarrerak

Andoni Elduaien

Beñat Rezusta pilotari bergararra. (Aspe)

Eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte Zestoako amabirjinetako pilota jaialdian. Sarrerak Entradas Fronton atarian eskuratu daitezke, 30 euroren truke. 

Zehaztuta daude Zestoako amabirjinetan Gurutzeaga pilotalekuan jokatuko dituzten profesionalen eskuzko pilota partidak. Eskuz binakako bi lehia ikusi ahal izango dira irailaren 4an, ostiralez, herriko pilotalekuan, 19:00etan hasita.

Lehen partidan, promozio mailakoan, Julen Egiguren Egiguren V.a eta Gorka Ugartemendia arituko dira batetik, eta Unai Alberdi Alberdi II.a eta Ruben Salaverri Salaverri II.a bestetik. Maila nagusiko partidan, bestalde, Jokin Altuna Altuna III.a-k eta Beñat Rezustak osatuko dute bikote bat, eta Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk bestea.

Bi pilota partida horiek ikusteko sarrerak Entradas Fronton atarian eskuratu daitezke Internet bidez. 30 euroan ari dira saltzen. Dena den, partida egunean frontoiko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, baldin eta aurrez denak agortzen ez badira. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide