Altzolarats bailarara eta San Lorente ermitara bisita gidatuak egingo dituzte datorren astean

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 23a

Altzolaratsera egindako bisita gidatu bat. (Urola Turismoa)

Asteartean, hilak 25, Altzolarats haraneko baserriak eta errotak ezagutzeko aukera izango da; ostiralean, berriz, hilak 28, San Lorente ermitara egingo dute irteera. Bi bisitak euskaraz izango dira eta Mikel Nogales arituko da horietan gidari lanetan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da. 

Datorren asterako Zestoako lurretan bi bisita gidatu prestatu ditu Urola Turismoak. Asteartean, hilak 25, Altzolarats haraneko baserriak eta errotak ezagutzeko bisita gidatua izango da. Bisita 10:00etan abiatuko da Forjas Iraeta enpresaren ataritik eta bi orduko iraupena izango du. 

Ostiralean, berriz, hilaren 28an, San Lorente ermitara egingo dute irteera. 11:00etan abiatuko dira Agote auzoan dagoen Gaintza enpresaren ataritik, eta ordu eta erdi iraungo duen bisita gidatua egingo dute. 

Bi bisitak euskaraz izango dira eta Mikel Nogales herritarra arituko da horietan gidari lanetan. Bi bisitetan parte hartzeko ez da ordaindu beharko, baina aurretik izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegora joanda, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua idatzita edota 943-15 18 78 ala 688 75 94 29 telefonoetara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide