Zabaldu dute hurrengo denboraldian Zestoako futbol eskolan izena emateko epea

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 20a

Iraetako futbol zelaia. (Maddi Txintxurreta)

Alebin eta benjamin mailetako neska-mutilei zuzendutako entrenamendu saioak eskainiko dituzte, irtailaren 16an hasi eta asteazkenero. Irailaren 30era bitartean egongo da izena emateko aukera. 

Zestoako futbol eskola 2026-27 denboraldirako saioak antolatzen ari da alebin eta benjamin mailetako neska-mutilentzat. Saioak asteazkenetan izango dira, irailaren 16an hasi eta maiatzaren 26ra arte. Benjaminek –2017an eta 2018an jaiotakoek– 17:00etatik 18:15era bitartean entrenatuko dute; aldiz, alebinek –2015ean eta 2016an jaiotakoek– 18:30etik 19:45era. 

Hurrengo denboraldirako izen ematea dagoeneko zabalik dago, eta irailaren 30era arte egongo da horretarako aukera. Izena emateko 646 41 64 84 edo 615 75 13 72 telefono zenbakietara Whatsapp mezua bidali beharko da. Aurretik izena emanda daudenek, baina, ez dute berriro egin beharrik izango. Ikasturte osoko kuota 130 eurokoa izango da. Ekipamendua aparte ordaindu beharko da, nahiz eta aurreko urtekoak erabiltzeko aukera egongo den.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide