Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua izango da ostiralean

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 19a

Zestoako kanpandorrea Erdikaletik. (Oier Arregi)

Mikel Nogales herritarraren gidaritzapean, bisita 11:00etan hasiko da Zestoako udaletxe atarian eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Parte hartzea doakoa da baina aurrez izena eman behar da. 

Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Urola Turismoak ostiralerako. Bisita 11:00etan abiatuko da udaletxe ataritik eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Gidari lanetan Mikel Nogales herritarra arituko da, eta bisita euskaraz izango da.

Bisitan parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita edota 943-15 18 78 eta 688 75 94 29 telefonoetara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide