Zestoako Abantzu taldeko Xabat Sasiain eta Andoaingo Gazteleku taldeko Aimar Segurolak irabazi dute Donostiako Aste Nagusiko esku pilota txapelketako 23 urtez azpikoen lehia. Bi pilotari horiek jantzi zituzten atzo txapelak, baina ez norgehiagoka behar bezala irabazita; izan ere, partida hasi eta gutxira bertan behera utzi behar izan zuten lehia.
Hain zuzen ere, aurkari zuten bikoteko jokalari batek, Azkoitiko Oteiza taldeko Mikel Aranbarrik, behatzean min hartu zuen partida hasi eta gutxira, eta ezin izan zuen jokatzen segitu. Ondorioz, une hartako markagailuak zioenaren arabera –Aranbarri-Calvo 1 eta Sasiain-Segurola 4–, Sasiainentzat eta Segurolarentzat izan ziren garaikurrak.