Zestoako amabirjinak 2026

Amabirjinetarako hainbat kontzertu antolatu ditu Gurea Kultura egitasmoak

Julene Frantzesena

Iazko kontzertu bateko irudia. (Maddi Txintxurreta)

Zekorketen garairako alternatiba gisa, kontzertuak antolatu ditu taldeak. Irailaren 6an eta 8an izango dira emanaldiak, estazio aldean; lehen egunean Ithaka eta Gailu igoko dira agertokira, eta bigarrengoan, Izaki Gardenak.

Gurea Kultura egitasmoak prest du amabirjinetako kontzertuen zerrenda. Zekorketen alternatiba izateko xedez antolatzen dituzte zuzeneko emanaldiak talde horretako kideek, eta beraz, zezenketen egun berberetan izango dira hitzorduak: irailaren 6an eta 8an, hain zuzen ere.

Zestoako estazio aldean izango dira emanaldiak, plazan zezenketek irauten duten bitartean, eta talde hainbat igoko dira agertokira. Irailaren 6an Ithakaren eta Gailuren txanda izango da; hilaren 8an, berriz, Izaki Gardenakek eskainiko du kontzertua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide