Zestoako amabirjinak 2026

Zabalik dago Ondarbasoko Igoerarako izen ematea

Aitziber Arzallus 2026ko abuztuaren 14a

Txirrindulari bat, ahalegin betean, iazko Ondarbasoko Igoeran. (Andoni Elduaien)

Abuztuaren 29an, larunbatez, jokatuko dute erlojupeko proba, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 23rako eman beharko dute izena.

Abuztuaren 29an, larunbatez, egingo dute Ondarbasoko Igoeraren 39. edizioa, eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena; hilaren 23ra arteko epea dute horretarako. 16 urtetik gorako herriko txirrindulariek parte har dezakete erlojupeko proban. Federatuta daudenek Portale eta Koiote tabernetan eman beharko dute izena; federatu gabekoek, berriz, 661 39 13 36 edo 667 34 32 45 telefono zenbakietara deituta. Goizez jokatuko dute proba, 11:00etan plazatik abiatuta, eta 13:00etan toki berean egingo duten sari banaketarekin bukatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide