Zestoako amabirjinak 2026

Adinekoen bazkarirako izena emateko epea, zabalik

Julene Frantzesena

Hainbat lagun iazko adinekoen bazkarian. (Danbolin)

Amabirjinen atarian, abuztuaren 30ean, izango da aurten Zestoako Adinekoen Eguna. Egun horretan bazkaria egingo dute Jubilatuen Etxean, eta otordurako txartelak udaletxean eskuratu ahal izango dira abuztuaren 21a bitartean.

Abuztuaren 30ean, igandez, eta amabirjinen atarian, izango da aurten Adinekoen Eguna Zestoan, eta egun horretan egingo duten bazkarirako izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Jubilatuen Etxean izango da otordua, eta hara joan nahi dutenek udaletxeko bulegoetan jaso beharko dute txartela hilaren 21a baino lehen.

Udalak azaldu duenez, aurreikusitakoa baino beranduago ari dira iristen gonbidapenak herritarren etxeetara, eta horregatik, izena emateko gutunaren esperoan ez egoteko esan du erakundeak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide