Abuztuaren erdira iritsita, amabirjinetarako prestaketetan murgilduta dira dagoeneko Zestoan, eta horren erakusle da jaien barruan izango diren pilotari profesionalen partidetarako sarrerak salgai jarri izana. Irailaren 4an, ostiralez, izango dira neurketak Zestoako frontoian, eta 30 euroren trukean eros daitezke jaialdia ikusteko sarrerak Turismo Bulegoan nahiz Interneten.
19:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida jokatuko dituzte. Aurrenengoan, Egiguren V.ak eta Ugartemendiak Alberdi II.a eta Salaverri II.a izango dituzte parez pare; bigarren partidan, berriz, Altuna III.ak eta Rezustak Artolaren eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak.