Zestoako amabirjinak 2026

Irailaren 6an eta 8an izango dira aurtengo Zestoako zekorketak

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 8a

Iazko zekorketa bateko irudia. (Aitziber Arzallus)

Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Amabirjin jaietako bi egun horietan. Lehen eguneko toreatzailea El Juliren eskolako Pedro Gomez izango da, eta bigarrenean, Jose Antonio de Gracia.

Zestoan prest dituzte dagoeneko Amabirjin jaietako zekorketak, eta horiek antolatzeaz arduratzen den taldeak kaleratu du kartela. Irailaren 6an eta 8an izango dira aurtengo hitzorduak (18:00), eta bietan Oropesako (Espainia) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.

Zestoako zezen plazan egun bakoitzean zein toreatzaile ariko diren ere zehaztu dute. Aurreneko hitzorduan El Juliren eskolako Pedro Gomez izango da –ordezkoa, berriz, Victor Sanchez–; bigarrenean, ostera, eskola bereko Jose Antonio de Graciaren txanda izango da –Jose Huelves izango da haren ordezkoa–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide