Atzeratu egin dituzte Altzolarats bailarako eta San Lorente ermitako bisita gidatuak

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 4a

San Lorente ermita.

Bihar Altzolarats bailaran egitekoak ziren bisita hilaren 25era atzeratu dute, eta hilaren 10ean San Lorentzo ermitan egitekoak zirena, abuztuaren 28ra. Bi bisitetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Datozen egunetarako Zestoako lurretan bi bisita gidatu zituen prestatuta Urola Turismoak, baina bien datak atzeratu egin ditu, gida lanak egin behar zituen pertsonak ezin duelako horretan aritu.

Ondorioz, bihar, asteazkena, Altzolarats bailaran egitekoak ziren bisita abuztuaren 25era atzeratu dute, eta datorren astelehenean, abuztuaren 10ean, San Lorente ermitan egitekoak zirena, abuztuaren 28ra. 

Bi bisitetan parte hartzeko ez da ordaindu beharko, baina aurretik izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegora joanda, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua idatzita edota 943-15 18 78 ala 688 75 94 29 telefonoetara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide