Aizarnako amabirjinak, hilaren 14tik 17ra

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 3a

Hainbat ume Aizarnako festetan jolasean.

Besteren artean, herri afaria, pilota partidak, herri kirol erakustaldia, oilasko biltzea, umeentzako ekintzak nahiz musika emanaldiak prestatu dituzte. Lau egunetan ez da jai girorik faltako Aizarnan.

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte aurtengo Amabirjin jaiak Aizarnan. Beraz, herritarrek ekitaldiz betetako lau eguneko festez gozatzeko aukera izango dute. Besteren artean, herri afaria, pilota partidak, herri kirol erakustaldia, oilasko biltzea, umeentzako ekintzak nahiz musika emanaldiak prestatu dituzte.

Ostiralean, hilaren 14an hasiko dira festak, 18:00etan botako duten txupinazoarekin, eta goizaldera arte izango dute parrandarako abagunea; izan ere, herri afaria, Obaneukeren erromeria nahiz Patx DJaren emanaldia izango dira.

Gero, beste hiru egunez ere jai giroa izango da nagusi. Batetik, abuztuaren 15ean herri kirol erronka egingo dute, eta aizarnarrak aizarnazabaldarren aurka ariko dira nor baino nor. Bestetik, jaien azken egunean izango den umeen bazkarirako izena emateko epea zabalik dago.

Hona hemen aurtengo festetako egitaraua:

Abuztuaren 14a, ostirala

  • 18:00. Txupinazoa.
  • Gero, karropoteoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, Obaneukeren erromeria eta Patx DJaren emanaldia.

Abuztuaren 15a, larunbata

  • 09:45. Meza Nagusia.
  • Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:00. Pilota partidak. Lehen neurketan Lizarralde eta Telleria Bergararen eta Aranbururen aurka ariko dira; bigarrenean, Lizarralde eta E. Egiguren, Olanoren eta P. Egigurenen aurka; hirugarrenean, berriz, A. Aranguren eta U. Egiguren Sasiainen eta Alonsoren kontra.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizarnako taldea Aizarnazabalgoaren aurka ariko da.
  • 19:30. Boxt Axolaren emanaldia.
  • 22:30. Bingoa.
  • Jarraian, DJ emanaldia.

Abuztuak 16, igandea

  • 07:30. Oilasko biltzearen hasiera.
  • 12:00. Umeen krosa.
  • 14:30. Oilasko biltzaileen aurreskua, plazan.
  • Jarraian, paella jana.
  • 22:30. Laket. 
  • Gero, Costmix DJa.

Abuztuaren 17a, astelehena

  • 11:00-13:00. Kalaka zurezko jolasak.
  • 13:30. Umeen bazkaria.
  • 17:00. Ginkana.
  • 19:00. Osto DJa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide