Giro paregabea izan dute Santa Ana egunez Arroagoian

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 27a

Festetan murgilduta dabiltza Arroagoian, Santio-Santana jaietan. Atzo, igandea, Santa Ana eguna ospatu zuten auzoan, eta besteak beste, bingoa, apar festa, herritarren arteko kirolak eta dantzaldia izan zituzten auzotarrek gozagarrri. Gaur izango dute festetako azken eguna. 

Festa giroan jarraitzen dute Arroagoian, santio-santana jaietan. Atzo, igandea, Santa Ana eguna izan zuten han, eta askotariko ekintzekin ospatu zuten eguna. Meza nagusia, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa nahiz bertsolariak izan zituzten goizean zehar, eta apar festa eta herritarren arteko kirolak arratsaldean. Kirol erakustaldian ikuskizuna eman zuten parte hartzaileek frontoian, baina, oro har, gogotik gozatu zuten auzotarrek eguneko ekintza guztiekin. Gaueko argazki proiekzioarekin eta Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaitutako dantzaldiarekin amaitu zuten festetako bigarren eguna. 

Gaur ere festak jarraipena izango du Arroagoian. Umeak izango dira protagonista gaurkoan, eta, besteak beste, zirku tailerra, bazkaria, jolasak eta zezen txikiak nahiz poniak izango dituzte horiek aukeran. Hona hemen gaurko festaren egitaraua:

Gaur, astelehena

  • 11:00. Gaztetxoen Tolareko Igoera.
  • 12:00. Zirku tailerra.
  • 14:00. Umeentzako bazkaria.
  • 16:30. Ume jolasak. Jolasetarako izen ematea,16:00etan.
  • Jarraian, txokolate jana.
  • 18:30. Zezen txikiak eta poniak, Tapita ganadutegiaren eskutik.
  • Bitartean, Lanberri eta Garixe trikitilariak. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide