Santio-Santana jaietarako prest daude Arroagoian

Ihintza Elustondo 2026ko uztailaren 22a

Arroagoiko festek utzitako une bat, iaz. (Maddi Txintxurreta)

Ostiraletik astelehenera –uztailaren 24tik 27ra– bitartean gozatu ahal izango dute Arroagoian Santio-Santana jaiez. Ohi bezala, gustu eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak izango dira festek iraun bitartean. 

Arroabean Karmen jaiak ospatu berri dituzte, eta, orain, Arroagoian hartuko dute festen lekukoa. Hain zuzen ere, ostiraletik astelehenera –uztailaren 24tik 27ra– bitartean gozatu ahal izango dute han Santio-Santana jaiez. 

Ostiralean, 20:00etan, botako dute jaien hasierako txupinazoa, eta, gero, trikipoteoa egingo dute. Ohi bezala, gustu eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak izango dira festek iraun bitartean: otorduak, musika, kirol ikuskizunak...

Hona hemen festetako egitaraua:

Egitaraua

Uztailak 24, ostirala

  • 20:00. Txupinazoa, eta, jarraian, trikipoteoa.
  • 21:00. Herri afaria, trikitilariek alaituta.
  • 23:30. Obaneuke taldea.
  • 01:30. Dantza bikote lehiaketa. Saria: bi lagunentzako afaria.
  • 03:00. Patx DJaren emanaldia.

Uztailak 25, larunbata. Santio Eguna

  • 12:00. Patata tortilla eta sagardo lehiaketa. Tortillak 11:30erako aurkeztu behar dira.
  • Jarraian, esku pilota partidak: Naroa Gastiain-Naroa Salaberria vs Usue Loiola-Laia Gastiain eta Aritz Olaizola-Julen Odriozola vs Xabat Sasiain-Oier Alonso.
  • 18:30. Herri kirolak eta Izer eta Alabier trikitilariak. Aizkoran, Hodei Ezpeleta Bihurri eta Joxean Etxeberria; eta harri jasotzen, Udane Ostolaza eta Goenatxo III.a.
  • 23:00. Ahantzi taldearekin erromeria.
  • 02:00. Indate DJaren emanaldia, goizaldera arte. 

Uztailak 26, igandea. Santa Ana

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa, Akulu bertsolariek alaituta.
  • 17:00. Apar festa.
  • 19.00. Herritarren arteko kirolak.
  • 22:30. Argazki proiekzioa, eliz atarian.
  • 23:00. Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta, dantzaldia.

Uztailak 27, astelehena

  • 11:00. Gaztetxoen Tolareko Igoera.
  • 12:00. Zirku tailerra.
  • 14:00. Umeentzako bazkaria.
  • 16:30. Ume jolasak. Jolasetarako izen ematea,16:00etan.
  • Jarraian, txokolate jana.
  • 18:30. Zezen txikiak eta poniak, Tapita ganadutegiaren eskutik.
  • Bitartean, Lanberri eta Garixe trikitilariak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide