Altzolarats haraneko baserriak eta errotak ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu ditu Urola Turismoak. Bisitetako aurrenekoa datorren igandean, uztailaren 19an, izango da, 10:00etan, Forjas Iraeta lantegiaren aparkalekutik abiatuta. Vicente Davila ariko da igandean gidari eta bisita gaztelaniaz gidatuko du.
Bigarren bisita gidatua Altzolaratsera abuztuaren 5ean izango da. Egun horretan Mikel Nogalesek egingo ditu gidari lanak, euskaraz. 10:00etan irtengo dute bisitako parte hartzaileek Forjas Iraeta lantegiaren aparkalekutik.
Bi bisitetan parte hartzea doan da, baina aurretik izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita edota 943-15 18 78 eta 688 75 94 29 telefonoetara deituta.