Iratira mendi irteera antolatu du Agirok

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 9a

Uztailaren 18an eta 19an egingo dute irteera. Parte hartu nahi dutenek larunbatera arte, hilak 11, izango dute izena emateko aukera. 

Agiro mendi klubak Iratira irteera antolatu du uztailaren 18 eta 19ko astebururako. Hilaren 18an, larunbata, 06:00etan abiatuko dira mendizaleak Zestoatik, eta autoz Erroimendira joango dira. Handik oinez Ori gailurrera igoko dira, eta Bagargiak lepora arteko ibilbidea osatuko dute. Gaua Iratiko etxoletan igaroko dute.

Igandean, berriz, Bagargiako lepotik abiatuko dira, handik Artanolatze gailurrera igoko dira, eta Logibarren amaituko dute ibilaldia. Asteburuari amaiera emateko, Sohütan Lurdes Iriondo kantariaren omenez egingo den pastorala ikusiko dute, eta ondoren autoz itzuliko dira Zestoara.

Irteeran parte hartu nahi dutenek larunbatera arte, hilak 11, izango dute izena emateko aukera, Zestoako kiroldegian. Mendiko federazioan izena emanda egotea ezinbesteko baldintza izango da irteeran parte hartu ahal izateko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide