Instalazio fotovoltaikoen saretzeari lotuta, beste informazio saio bat eskainiko du Argiolak bihar, asteartea. Zestoako Portalen izango da, 19:00etan, eta herritar orok izango du parte hartzeko aukera.
Argiolak azaldu duenez, amaitu dituzte Iraetako eta Zestoako eguzki plaken instalazioak, eta laster jarriko dituzte martxan. Hain zuzen, instalazioen egungo egoeraren eta funtzionamenduaren berri emango dute biharko saioan, eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko tartea ere izango dute. Arroabeko eta Aizarnako informazio saioen ondotik, biharkoa izango da Argiolaren saio informatiboetan azkena.