Oier Arantzetak eta Oier Alonsok irabazi dute Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa

Ihintza Elustondo 2026ko uztailaren 4a

Xabati eta Juleni aurrea hartu die Oier-Oier bikoteak, 22 eta 30. Muno-Aner bikotea sailkatu da hirugarren, eta Iosu-Iosu laugarren. 

Zestoan atzo –ostirala– ziren jokatzekoak Txokoko Pilota Txapelketako finalak, baina euria tarteko, lehen partida hasi eta berehala, bertan behera utzi behar izan zituzten lehiak. Gaurko –larunbata– eguraldi iragarpen hobea zegoela eta, azkenean, gaur goizean jokatu dituzte finalak. 

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu dute aurrena Iosu-Iosu bikoteak eta Muno-Aner bikoteak, eta alde handiarekin gailendu dira Muno eta Aner: hain zuzen ere, 30 eta 6 irabazi dute neurketa. 

Horren ostean jokatu dute final handia: Xabatek eta Julen Valorrek Oier Arantzetaren eta Oier Alonsoren aurka neurtu dituzte indarrak, eta 22 eta 30 irabazi du Oier-Oier bikoteak. Beraz, horientzat izan da aurtengo txapela. 

Partidak amaitzean, sari banaketa ekitaldia egin dute, giro ederrarekin frontoiaren bueltan elkartu den herritar ugariren aurrean. 

(Argazkiak: Oier Arregi eta utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide