Rodeo taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du bihar Gaztetxean

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 2a

Rodeo taldea.

21:00etan mojitoak dastatzeko aukera izango da Gaztetxe atarian, eta ondoren eskainiko du Zestoako taldeak emanaldi akustikoa. Zestoako Gazte Asanbladak uztailerako antolatu dituen ekintzetako bat izango da biharkoa. 

Rodeo taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du bihar, ostirala, Zestoako Gaztetxean. 21:00etan hasiko dira Gaztetxe atarian motorrak berotzen; izan ere, mojitoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta horren ondoren eskainiko du Zestoako taldeak emanaldi akustikoa. 

Halaber, kontzertuaren ostean, askotariko musikak girotuko du Gaztetxearen ataria, eta bertaratzen direnek gaua giro paregabean igarotzeko aukera izango dute. Zestoako Gazte Asanbladak uztailerako antolatu dituen ekintzetako bat izango da biharkoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide