Oier-Oier eta Xabat-JV. Horiek izango dira 2026ko Zestoako Txokoko Pilota Txapelketaren finalaren protagonistak. Ostiralean, uztailaren 3an, 19:00etan hasiko da txapelketaren azken emaitza emango duen jaialdi erabakiorra Gurutzeaga pilotalekuko txokoan. Final nagusiaren aurretik, Josu-Josu eta Aner-Muno bikoteek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute.
Atzo arratsaldean jokatu zituzten bi finalaurrekoak ikuslez bete zen Gurutzeaga frontoian. Lehendabizikoan, Oier-Oier bikoteak 30-14 hartu zuen mendean Josu-Josu bikotea; eta bigarren finalaurrekoan, 30-24 irabazi zieten Xabatek eta JV-k Anerri eta Munori.