Ultramarino film laburraren emanaldia antolatu du Zestoako Mugimendu Feministak ostegunerako (uztailak 2). 18:30ean izango da proiekzioa, Alonderon. Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti dira film laburraren zuzendariak eta gidoilariak. Aktoreak, berriz, honakoak dira: Zion Arakistain, Iraia Elias, Mariasun Pagoaga, Josean Bengoetxea, Iñigo Azpitarte, Nerea Arriola, Amaya Quiroga, Garazi Urkola eta Aiora Enparantza. 19 minutuko iraupena du ikus-entzunezkoak.
Nerabezaroaren ateetan, Zazu bere identitarearen bila ari da, ohiturei jarraitu ala haiei aurre egin erabaki beharko du. Identitatearen eraikuntzan tradizioek norbanakoarengan duten eragina du oinarri Ultramarino film laburrak.