El viejo pueblo irani no se rendira liburua aurkeztuko du Jose Antonio Egido soziologo eta politologoak gaur arratsaldean Alonderon. Iranen Aldeko Euskal Komiteak antolatutako hitzordua 18:00etan izango da, eta Egidok Iranen eta Mendebaldearen arteko gatazken jatorriaz eta bilakaeraz jardungo du hizketan, batez ere, Irango 1979ko iraultzatik gaur egunera arte gertatutakoaz.