Ekainaren 30erako Zubimusuko aparkaleku handia hustu egin beharko da

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 25a

Zubimusuko aparkaleku handia. (Zestoako Udala)

Datozen asteotan etxebizitzak eraikitzen hasiko dira Zubimusuko eremuan, eta horretarako aparkaleku handiaren eremua libre utzi beharko da, Zestoako Udalak ohartarazi duenez.

Zestoako Udalak ohartarazi du ekainaren 30erako, asteartea, Zubimusuko aparkaleku handiaren eremua, igogailuaren ondokoa, hustu egin beharko dela. Izan ere, datozen asteetan etxebizitzak eraikitzen hasiko dira eremu horretan, eta guneak libre egon beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide