Erabilgarri dago dagoeneko Arroabean egokitu duten igogailua. San Isidro kalea eta Karmengo Amaren errepidea lotzen ditu igogailuak, eta hura egokitzeko obrekin batera, ingurua irisgarriago egiteko lanak ere gauzatu ditu Zestoako Udalak. Zehazki, San Isidro eta Marduxarra kaleak lotzen dituen espaloia zabaldu dute, Karmengo Amaren errepidera igotzen diren eskailerak berritu dituzte eta autobus geltokira iristen den eremua handitu dute.