Kartoi eskulanen erakusketa jarriko dute ikusgai Alonderon

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 25a

Kartoizko lanen iazko erakusketa, Alonderon. (Maddi Txintxurreta)

Kartoia erabiliz eskulanak egiten dituzten herritarrek askotariko lanak ikusgai jarriko dituzte. Gaur eta bihar izango da erakusketa bisitatzeko aukera, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Alonderon. 

Kartoiarekin eskulanak egiten dituzten herritarren lanak ikusgai jarriko dituzte gaur eta bihar Alonderon, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Parte hartzaileek sormena eta berrerabilpena sustatuz azken hilabeteetan kartoiarekin sortutako askotariko lanak ikusteko aukera egongo da. 

Antolatzaileek herritarrak Alonderora gerturatzera gonbidatu dituzte, egindako lanak ikusteko eta kartoiak eskaintzen dituen aukera ugariak bertatik bertara ezagutzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide